1928
Eva jaio zen Bartzelonan familia anarkista batean. Aitak eskola errepresiorako erakundea zela zioenez, zoriontsu igaro zuen haurtzaroa eskolara joan gabe, etxeko lorategi handian eta aitaren estudioan, aita margolaria baitzen.
 
1936  
1936 Aita hil zen. Gerra zibilaren hasiera.
 
 
1939 - 1947  
Espainiako umeei laguntzeko Suitzak sortu zuen haurtzaindegi batera eraman zuten. Errusiara joateko zorian egon zen, harantz zeramatzaten umeen artean baitzegoen, baina amak atera egin zuen kamiotik ontzira bidean.

Gerra zibila amaitu ostean, eskolara joan zen, lehen aldiz bere bizitzan. Geroago, Bartzelonako Maragall Institutuan egin zituen batxiler ikasketak.